Arantza Ibarra Basanez zinemagile ondarrutarrak zuzendutako
June film laburra Nigeriako
Inshort 2018 jaialdi entzutetsuaren
sail ofizialerako aukeratu dute. “Gaur [abenduak 11] eman didate horren berri, eta sekulako ilusioa egin dit”.
June Bilboko
FANT Zinemaldi Fantastikoan aurkeztu zuten maiatzean, eta orduz geroztik,
nazioarteko hainbat jaialditan parte hartzeko aukera izan du. Euskal Herriko jaialdietan ez eze, Txileko, Paraguaiko, Kolonbiako, Argentinako, Mexikoko, Indiako, Portugalgo, Galiziako eta Asturiasko jaialdietarako aukeratu dute.
June film laburraren fotograma bat. Argazkia: Arantza Ibarra
Ibarrak agertu duenez,
Zigortzaileak filma ere nazioarteko hainbat jaialditarako aukeratu zuten; Argentinan, Italian, Hungarian… egon zen ikusgai, baina zuzendu dituen film laburretatik
June izan da gehien mugitzen ari dena. “Egia esan, ez nuen espero lana hainbeste jenderi gustatuko zitzaionik”.
8 minutuko iraupena. Zinemagile ondarrutarra
Durangoko Azokan egon da
June aurkezten, eta bertan jende asko batu dela nabarmendu du. “Jendea oso pozik eta hunkituta ikusi nuen. Horrelako erantzuna ikusita, neuk ere pozik irten nuen”.
Izarfilmsek ekoitzitako
June genero fantastikoko film laburrak 8 minutuko iraupena du, eta Ane Garcia, Olatz Beobide eta IƱaki Beraetxe dira aktoreak. “Desberdina” den
9 urteko neskato baserritar bati buruzkoa da. Ibarrak askorik aurreratu ez badu ere, lanak heriotzari buruz berba egiten du.
Arantza Ibarra. Argazkia: Arantza Ibarra
Los 4 gigantes film labur dokumentala, berriz, Paranako (Argentina) PIFF nazioarteko film jaialdirako aukeratu dute. Zapatuan [abenduak 8] estreinatu zuten. “Lana uztailean estreinatu genuen Vianako jaietan, eta hurrengo emanaldia Argentinan izateak asko poztu ninduen. Esan didatenez, jendeari asko gustatu zaio”.