Peru Abarka Album Lehiaketa martxan jarri dute, berriz ere, Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak. Urtero modura, 2019ko lehiaketa ere bi ataletan banatuko da, eta beraz, narrazio onenaren aukeraketa egingo dute lehenengo. 2019ko lehiaketarako idazlanak aurkezten hasi daitezke idazleak; epea zabalik egongo da 2019ko
otsailaren 8ra arte.
Irabazle bakarra egongo da, eta
1.700 euroko saria jasoko du. Horrez gain, lana argitaratuko da album formatuan.
Oinarriak. Idazleek parte hartzeko bete behar dituzten baldintzei dagokionez, 18 urtetik gorakoa izatea da bete beharreko bakarra. Idatzia berriz, helduentzako ipuina izan behar da, eta gaia librea den arren, ipuina originala eta argitaratu gabea izan behar da eta beste inongo lehiaketan saritu gabea izan behar da. Ipuina euskara batuan aurkeztu behar da, eta prosaz zein bertsoz egin daiteke. Luzera karakteretan neurtuko da (espazioak barne); 12.000 gehienez eta 9.000 gutxienez.
Lanak formatu zehatz batean aurkeztu behar dira: DIN A4 tamainako orrialdeetan, eta ordenagailuz eta alde bakarretik idatzita; lerrotik lerrora 1,5 puntuko tartea utzi beharko da eta 12 tamainako
Times New Roman letra mota erabili. Orriak zenbatuta eta lanaren izenburuagaz aurkeztu behar dira.
Lana Markina-Xemeingo
Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daiteke, edota udaletxeko helbidera
postaz bidali daieteke (Markina-Xemeingo Udala 48270 Markina-Xemein, Bizkaia).
Lehiaketaren baldintzak eta aurreko urteetako lanak
Peru Abarka Lehiaketaren webgunean ikusgarri egongo dira. Narrazio irabazlea aukeratu ondoren ilustrazio- lehiaketa jarriko dute martxan.