Ke detektagailu sistema berriak jarriko dituzte Lekeition
Aurreko urteetan egin duten modura, aurten ere ke detektagailu sistema berriak jarriko ditu Lekeitioko Udalak herriko nagusien etxebizitzetan. Bakarrik edota beste nagusi bategaz bizi diren 86 urtetik gorako pertsonei eskainiko diete, hain zuzen, etxean sutea ez gertatzeko alarma sistema.
“Arrisku egoeren aurrean errakzio denbora murriztea du helburu programa honek, bide batez prebentzio azterketa egiten duelarik”. Azken aldian 100 etxebizitza aztertu dituzte programa horren bidez, eta aurten 37 gehiago izan dira. Beraz, guztira, 137 etxetan jarriko ditu udalak ke detektagailuak.
Zerbitzu horren kostu osoa udalak ordaintzen du, beraz, erabiltzaileek zerbitzu hau erabiltzeagatik ez dutela ezer ordaindu beharko argitu dute.