Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Gabonetako eta Gabon aurreko egun batzuetan herriko tabernen itxiera ordua bi ordu luzatuko da. Ondoko egunetan aldatuko da itxiera ordua:
abenduak 15, 22, 24 eta 31. Lau egun horietan, ondoko itxera ordua edukiko dute herriko tabernek:
- Bigarren taldekoak (tabernak, ardandegiak, kafetegiak, jatetxeak…): 04:30ean.
- Hirugarren taldekoak (taberna bereziak, klubak, pubak…): 06:00etan.
- Laugarren taldekoak (dantzalekuak, diskotekak, kafe antzokiak…): 08:00etan.
Udalak aginduta itxiera ordua bi ordu luzatuko bada ere, ondoko baldintzak bete beharko dira:
- 03:00etatik aurrera tabernek bolumena 65 dB (A)-ra jaitsi beharko dute.
- Ixteko ordutik aurrera, musika kendu eta lokala itxi egingo da. Lokala husteko 30 minutu egongo dira.
- Kalean ezingo da musika ekiporik ipini.
- Lokaletako ateak itxita egotea zaindu beharko da, soinua kanpora ez ateratzeko eta auzokideei ez eragiteko. Era berean, komunak irekita eta osasun egoera egokian egon beharko dira.
- Terrazak 02:00etarako kenduta egon beharko dira.
- Kontsumoaren Legearekin bat etorrita, gogorarazi kaltebideetan alkohola kontsumitzeari buruz indarrean dagoen araudia.
- Establezimenduak ixten direnetik berriro zabaltzen direnera arte, gutxienez sei orduko epea errespetatu beharko da.