EH Bilduk Maderas de Lekeitio herriratzea eskatu dio udalari
Inbertsioetara bideratzen den diru kopuru guztiaren %15 Maderas de Lekeitio herriratzeko partidara aldatzea eskatu dute. Udalak proposamena atzera bota duLekeitioko EH Bilduk Maderas de Lekeitioko gunea herriratzeko proposamena egin dio udalari. Koaliz...
Inbertsioetara bideratzen den diru kopuru guztiaren %15 Maderas de Lekeitio herriratzeko partidara aldatzea eskatu dute. Udalak proposamena atzera bota du
Lekeitioko EH Bilduk Maderas de Lekeitioko gunea herriratzeko proposamena egin dio udalari. Koalizioak dio 2019an Lekeitiok «azken urteetan eduki duen diru kopuru handiena» edukiko duela, eta horren aurrean, udal gobernuak azken urteetan egindako murrizketak bertan behera utzi eta egoerari buelta emateko konpromiso sendoak hartu beharko lituzkeela uste du. Udalak, baina, proposamenari ezezkoa eman zion astelehenean.Maderas de Lekeitio gunea herritaratzea 2019ko aurrekontuan txertatzeko udalari egiten dioten proposamenetako bat da. «Udal gobernuak borondate argia izan behar du inguru hori berreskuratzeko egin beharreko izapide administratibo guztiak egiteko eta gunea herriratzeko beharrezko diru kopuruak ezartzeko».
EH Bildukoek diote gune hori hobetu eta herritarren parte hartzeagaz gune horretan egin beharreko proiektua zehaztu beharko litzatekeela. «Badakigu gunea herriratzeko egin beharreko inbertsio publikoa handia dela eta baliabide ekonomiko garrantzitsuak bideratu beharko direla. Horretarako, udalak egindako aurrekontu proposamenean partida batzuk aldatu beharko dira». Borondate politikoa egonez gero, Maderas de Lekeitioko proiektua egingarria dela diote.
Iazko bera
Momentu honetan horrelako «proiektu estrategiko bat» martxan jartzeko «aukera bakarra» aurrekontuan jasotako inbertsioen partida dela esan dute. «Guk ondokoa planteatzen dugu: inbertsioetara bideratzen den diru guztiaren %15 Maderas de Lekeitio herriratzeko partidara bideratzea». Horrez gain, aurreko urteetan egindako murrizketak eta 2018ko partiden bilakaera zuzentzea proposatzen dute. «Eta geratzen den diru kopuru gehigarria beste partiden artean proportzionalki banatu beharrean, Maderas de Lekeitiora bideratzea».
Azken urteetako «ahalegin ekonomikoari ezinbestean eutsi behar zaiola» gaineratu dute, «are gehiago baliabide ekonomiko gehiago dagoen ekitaldi honetan». Azaldu dutenez, azkenengo urteetan ondoko arloetan egin dira murrizketak: gizarte ongizatean, garapenean, berdintasunean, euskararen erabileraren bultzada eta normalizazioan, ingurugiro programetan eta kulturan. «Harritzekoa deritzogu aurrekontuaren zatirik handiena 2018ko aurrekontuaren partida berdin-berdinak direla. Partida horien exekuzioa ia berdina izango da? 2018an egondako gorabeherak nola zuzenduko dira? Udal gobernuak ez dauka 2019. urterako programa politiko argirik?».
Partida berak ipintzeak udal gobernuak nahi duen bezala partidak aldatzea dakarrela diote. «Bestetik, udalbatzaren eskumenari muzin egitea dakar, aldaketak udalbatzaren eskutik ere ez baitira pasatuko».