Autogobernu ponentziarako EAJ-EH Bildu akordioa mintzagai, Ondarroan
Ondarroako Gure Esku Dago herri dinamikak antolatuta, Autogobernu ponentziarako EAJ-EH Bildu akordioari buruzko solasaldia egingo dute eguaztenean [urtarrilak 9], 18:30ean, Beikozini aretoan. Maria Dolores Etxano EAJko senataria eta zinegotzia, Arkaitz Antza GEDko idazkaria eta Unai Urruzuno EH Bilduko parlamentaria izango dira hizlariak.
Era berean, Euskal Herrian erabakitzeari buruz ere ariko dira hiru hizlariak. Antolatzaileek gaiari buruz interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte saiora.