Edukiontzi marroietarako txartel gehiago lortzeko aukera zabaldu du Lea-Artibai Amankomunazgoak
Lea-Artibai Amankomunazgoa osatzen duten udalerri guztietako udaletxe guztietan edukiontzi marroietarako txartel gehigarria lortzeko aukera dago astelehenetik [urtarrilak 7] aurrera. “Hainbat herritarrek hala eskatuta, unitate familiarrerako bigarren edo hirugarren txartela edukitzea baimenduko du neurri honek”.
Txartel gehigarria lortu nahi dutenek udaletxeetara hurreratu eta bi euro ordaindu behar dituzte txartel bakoitzeko.