Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urte berria garaipenekin hasi du Lointek Gernika Bizkaiak, etxean

2019ko lehen astean lehiatutako Eurokopako eta ligako neurketa bana irabazi ditu, Malosten. Etzi Istanbulen jokatuko du Galatasarayren kontrako bueltako partiduaBorrokan jarraitzeko gogo biziz hasi du 2019a Lointek Gernika Bizkaiak. Aurreko astean bi p...

Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/01/08

2019ko lehen astean lehiatutako Eurokopako eta ligako neurketa bana irabazi ditu, Malosten. Etzi Istanbulen jokatuko du Galatasarayren kontrako bueltako partidua

Borrokan jarraitzeko gogo biziz hasi du 2019a Lointek Gernika Bizkaiak. Aurreko astean bi partidu jokatu zituzten Malosten, eta biak irabazi zituen etxeko taldeak. Eguenean Galatasarayren kontra lehiatu zen Eurokopan, eta biharamunean, Femeni Sant Adria mendean hartu zuen. Zaleak ilusioz bete zituzten.

Nekea pilatu arren, atsedenik hartzeko astirik ez daukate Lointekeko jokalariek. EuroCup Women Txapelketaren multzokako fasean bigarren postua eskuratuta sailkatu zen kanporaketetara, eta eguen honetan Galatasayren kontrako bueltako partidua dute Turkian (17:30).

Aurreko asteko garaipena errepikatzeko lan egin beharko dute talde gernikarreko jokalariek. Ikusgarria eta hunkigarria izan zen. Magiaz betetako neurketa. Lointek Gernika Bizkaiak 84-69 irabazi zion iazko Eurokopako txapeldunari.

Zaleek Maloste bete zuten, eta jokalariek ez zieten hutsik egin. Talde turkiarraren esperientzia igarri zen kantxan, baina etxekoek beren jokoari eutsita, edozein aurkariri aurre egiteko gai direla erakutsi zuten. Lehen zatian argitasun eta eraginkortasun falta igarri zen, baina, kalitateagaz, nortasunagaz eta bihotzagaz nagusitu zen Malosteko taldea.

Ligan ere, indartsu

Dia Ligan 14 jardunaldi lehiatu dituzte, eta horietatik hiru bakarrik galdu. 11 garaipenetan azkena, aurreko astean lortu zuen Sant Adriaren kontra, etxeko zaleen aurrean (76-71).

2018-2019 denboraldia historikoa da klubarentzat. Hasiera bikaina izan dute, eta emaitza onei eusteko lanean ari direla erakusten ari dira jokalariak. Gaur gaurkoz, Emakumezkoen Ligaren sailkapenean hirugarren postuan dago Lointek, 25 puntugaz.

15. jardunaldia lehiatzeko Valentziara bidaiatuko dute zapatuan. Valencia BCren aurkako partidua 19:15ean hasiko da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.