Zabalik dago Mutrikuko magia tailerrean izena emateko epea
Tailerra hilaren 25ean izango da, 18:00etan, Zabiel kultur etxeko erakusketa gelan. Posta elektroniko bat idatzita izena eman behar da; hilaren 22a da azkenengo egunaMutrikuko Udalak antolatuta, magia tailerra egongo da urtarrilaren 25ean, 18:00etan, Z...
Tailerra hilaren 25ean izango da, 18:00etan, Zabiel kultur etxeko erakusketa gelan. Posta elektroniko bat idatzita izena eman behar da; hilaren 22a da azkenengo eguna
Mutrikuko Udalak antolatuta, magia tailerra egongo da urtarrilaren 25ean, 18:00etan, Zabiel kutur etxeko erakusketa gelan. Horretan parte hartu nahi dutenek, baina, aldez aurretik izena eman behar dute. Jakitera eman dutenez, hilaren 22a da izena emateko azken eguna.Tailerra Hodei magoak eskainiko du, eta 5 urtetik 12 urtera artekoei zuzenduta egongo da. «Tailerrean parte hartzen dutenek magia trikimailuak ikasteko aukera edukiko dute».
Izena emateko interesatuek kultura@mutriku.net helbidera idatzi beharko dute; tailerrean parte hartuko duen umearen izen-abizenak bidali beharko dira posta elektronikoz.
Hasiera batean saio bakarra egongo bada ere, jende kopuruaren arabera bi saio ere egin ahalko liratekeela esan du Mutrikuko kultur teknikariak.
Tailerra urtero Mutrikun egiten duten magia jardunaldien baitako ekintza bat da. «Hilaren 27an magia ikuskizuna ere egongo da».