Ikasketara bideratutako gela egokitu du Markina-Xemeingo Udalak Lea-Artibai Amankomunazgoaren egoitzaren bigarren solairuan (Xemein etorbidea, 13). Wifi konexioa, berogailua eta mahai eta aulki berriekin egokitu dute espazioa, eta jada erabilgarri dagoela jakitera eman dute.
Ikasketa gela. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Egun osoan egongo da gela erabiltzeko aukera. 09:00etatik 22:00etara egongo da zabalik. Erabiltzaileek udaletxera jo behar dute lehenengo, eta bertan dauden bi arduradunen kontaktua emango diote harremanetan jartzeko.
Azterketa garaia izanik erabiltzaile ugari daudela jakitera eman dute gelaren arduradunek, eta zehaztu dutenez, zerbitzua
urte osokoa izango da. Gelarako sarrera Amankomunazgoaren
atzeko alderdian dagoela ere argitu dute, aparkalekutik igarota. “Batzar gela jartzen duen atetik sartu eta bigarren solairura igo behar da. Igogailua ere badago, behar duenarentzat”, azaldu dute.