Lekeition sortu berri duten Salbamendu eta Sorospenerako
Lazunarri kirol klubak ate irekiak antolatu ditu bere jarduera ezagutzera emateko. “Salbamendua eta sorospena Euskadiko Igeriketa Federazioaren barruan dagoen kirol modalitate bat da. Espainia mailan federazioa ere badauka, eta probak salbamenduko federazioak antolatzen ditu», argitu dute.
Lekeitioko igerilekua
Kirolaz gain,
hezkuntzari ere garrantzi handia ematen diotela azpimarratu dute. Horretarako, lehen sorospenetako ekintzak antolatzen dituzte. Tailerrak proposatzen dituzte HH4tik aurrera, eta igerilekuan zein hondartza eremuan jarduten dute, «teknika ezberdinak irakatsi eta igeriketako ekintzekin osatzen ditugu».
Zapatuko [urtarrilak 12]
ate irekietan saioak aurkeztu eta materiala ezagutzera emango dute. HH4-5 adineko umeak 17:00etan dute hitzordua Lekeitioko trinketean, LH1etik aurrerakoak, 18:00etan. Parte hartzeko, 657 703 454ra deitu behar da.