Izeba Tekla familientzako ikuskizunagaz gozatzeko aukera eduki dute gaur [urtarrilak 12] hainbat haur eta gurasok Markina-Xemeingo
Uhagon kulturgunean. Xabier Lizaso piano jotzailearen eskutik, saioak
jolasa eta musika uztartu ditu.
Bertaratu direnek, hain zuzene ere, musika oso
modu dibertigarri eta didaktikoan deskubritzeko aukera eduki dute. Jolasa erabili dute tresna modura ikasteko. “Ikuskizunak emozio mundua eta musika uztartzen ditu, eta horretarako bidea jokoa da”, agertu du Lizasok.
Izeba Tekla ikuskizunaren une bat, Uhagonen
Haurrak eta musika izan dira saioko protagonista, eta, tartean, kontzertu batean behar diren jarrerak ere landu dituzte: isiltasunaren beharra, talde lana, jarrera mantentzea, ohitura… Joku batetik bestera joan dira prozesuan ikasten, eta bukaeran joku bihurtutako kantu bat ikasi dute.