Berak azaldu zuen modura, lehen aldia da artistak bere tailerrean erakusketa bat zabaltzen duena. Etxeko, senide eta lagun ugari izan zituen Arriagak ondoan.
Muxikako Maume auzoko Baraiazarraren zaldiak 79 plaza, 3/4 zinta eta 0,75 metroko marka egin zuen Aulestiko 950 kiloko harriagaz domekan [urtarrilak 13], Aulestiko probalekuan. Baraiazarrak nagusitasun osoz irabazi du 2018ko Euskadiko zaldi proben txapelketa.
Udal iturriek jakitera eman dutenez, Arta muturreko begiratokian zegoen monumentuak ez zuen memoria historikoaren legea betetzen, eta Eusko Jaurlaritzak monumentua kentzeko eskaria egina zuen.
Pilotakadak ematen lehen bikoteak Astigarraga eta Gandiaga II eta Moral eta Egaña izan ziren. 30 eta 11 irabazi zuten lehenengoek. Peloteo luze eta orekatuekin hasi zuten partida, hala ere, laster hartu zuten abantaila irabazleek.
Ixaie lurrindegian emandako 11.063 zenbakidun txartelak lortu zuen 1.000 euroko sari nagusia, eta zortedunak Mendibil tabernakoak izan ziren.