Clown ikastaroa feminismoaren ikuspegitik, Etxelilan
Ikastaroaren lehen saioa zapatuan [urtarrilak 19] egingo da, eta izen ematea zabalik dagoela agertu dute antolatzaileek. Ikastaroari dagokionez, hiru ordu eta erdiko lau saio egingo dituzte urtarrilaren 19an eta 27an, otsailaren 23an eta martxoak 2an.
Ondarroako Berdintasun Sailak eta Etxelilak antolatuta, Klowna feminismotik ikastaroa egingo dute Etxelilan datozen asteotan. Itziar Saenz de Ojer Martinez Bazen Behin Clown taldeko kidea, pedagogoa eta sexologoa izango da ikastaroaren gidaria. “Iaz ikastaro bera eskaini genuen Bea Egizabal Ollokiegi clownaren eskutik, eta oso gustura egon zen jendea. Eta aurten esperientzia errepikatzea erabaki dugu”.
Ikastaroaren lehen saioa zapatuan [urtarrilak 19] egingo da, eta izen ematea zabalik dagoela agertu dute antolatzaileek. Ikastaroan izena emateko interesa dutenek Etxelilan bertan, etxelila@ondarroa.eus helbide elektronikora idatzita edo 94-613 40 08 telefonora deitu dezakete. Matrikula 10 euro.
Ikastaroari dagokionez, hiru ordu eta erdiko lau saio egingo dituzte urtarrilaren 19an eta 27an, otsailaren 23an eta martxoak 2an. Ordutegia honakoa izango da: 10:00etatik 13:30era.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, ikastaroan barre egin, jolastu, inprobisatu eta ondo pasatzeko tartea egongo dira. “Barruan dugun pailazoa ezagutzeko aukera izateaz gain, bakoitzak dugun umorea eta barre egiteko eta eginarazteko ahalmena landuko ditugu espazio seguru batean. Umorea feminismotik landu eta ikasiko dugu, eta, nola ez, kalera atera eta herriari kontatu nahi diogun hori umoretik plazaratzeko aukera ere egongo da”.