Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Haur eta gaztetxoentzako zinema zikloa antolatu dute Ondarroan

Gabonetan hasi zuten zinema zikloa, eta apirilaren amaiera arte, guztira, sei filma proiektatuko dituzte Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Zubi Zahar herri ikastolako guraso elkarteko hainbat kide, hurrengo filmearen kartelak eskuetan Zubi Zahar herri ikastolako guraso elkarteko hainbat kide, hurrengo filmearen kartelak eskuetan
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/01/16

Aisialdirako proposamen entretenigarria eta dibertigarria dakarte Zubi Zahar herri ikastolako guraso elkarteko kideek: euskarazko zinema zikloa. Guraso elkarteko kideen helburua, haur eta gaztetxoei euskarazko filmak eskaintzea da. Zinema zaletasuna duten guztiak gonbidatu dituzte zinema zikloagaz gozatzera.

Gabonetan hasi zuten zinema zikloa, eta apirilaren amaiera arte, guztira, sei filma proiektatuko dituzte. Kofradia Zaharreko bigarren soilaruko aretoan proiektatuko dituzte filma guztiak. “Asteburu batzuetan Ondarroan ez dago haur eta gaztetxoei zuzendutako kultur ekintzarik, eta Ondarroan, gaur egun, zinemarik ere ez dagoenez, euren neurrira egindako zer edo zer prestatzea erabaki genuen. Hutsune hori betetzen saiatu gara gure proposamenagaz”.

Bestalde, duela gutxi euskaraz estreinatu dituzten filmak proiektatuko dituzte. “Filmarik-eta berrienak lortzen ahalegindu gara”.

Proiektutatuko dituzten filma gehienak doakoak izango direla azpimarratu dute. “Filmaren batean baliteke sarrera kobratu beharra egotea, baina ez da askorik izango; 3 euro, gehienez. Egia esan, estreinaldiaren arabera sarrera kobratu beharra egon liteke. Ekoiztetxe batzuk filma bat proiektatu ahal izateko lizentzia batzuk kobratzen dituzte, beste batzuk sarrera kobratzea debekatzen dute, beste batzuk sarrera kobratzera derrigortu… horren araberako irizpideak bete beharko ditugu”.

Era berean, aretoan arduradunak egongo direla azaldu dute. “Nahi duten gurasoek bost urtetik gorako haurrak bertan laga ahal izango dituzte lasai asko”. Kofradia Zaharra gainera, herritar guztientzat irisgarria delako aukeratu dute. “Aretora igotzeko igogailua dago, irisgarritasuna bermatuta dago, eta modu horretara denek gozatu ahal izango dute zinemaz”. Zinema zikloa aurrera eraman ahal izateko Ondarroako Udalak eman dien laguntza ere eskertu nahi izan dute guraso elkarteko kideek.

Ikastolak estreinako antolatu du zinema zikloa, eta orain arte eduki duten erantzunagaz pozik ageri dira. Abenduaren 30ean Oin Handiaren semea proiektatu zuten, eta Kofradia Zaharreko bigarren solairuko aretoan jende asko batu zela agertu dute. “Areto bete-bete egin zen”. Domekan [urtarrilak 20], berriz, Leo da Vinci: Mona Lisa misioa abenturazko animazio filma “entretenigarria” proiektatuko dute, 17:00etan. Domekako filma doakoa izango da, eta 80 minutuko iraupena du. 

Hurrengo asteotan proiektatuko dituzte filmak:

  • Otsailak 10: Luis eta estralurtarrak.
  • Otsailak 24: Oihaneko kuadrilla.
  • Martxoak 17: Smallfoot.
  • Martxoak 24: Harpetarrak.
  • Apirilak 7: Grufaloa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.