Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

130 bat igerilarik parte hartuko dute 29. Ondarroa Sarian

Ondarroa, Markina-Xemein, Zalla eta Igorreko taldeetako eskolar mailako eta federatutako igerilariek parte hartuko dute proban; denetara, 130 bat izango dira.

Igerilari bat, Ondarroako igerilekuan. Argazkia: Ondarru Igeri Taldea
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/01/17

Ondarru Igeri Taldeak antolatuta, igeriketako 29. Ondarroa Saria jokatuko dute Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuan zapatuan [urtarrilak 19] . Ondarroa, Markina-Xemein, Zalla eta Igorreko taldeetako eskolar mailako eta federatutako igerilariek parte hartuko dute proban; denetara, 130 bat izango dira.

Txapelketa 10:00etan hasiko da, baina parte hartzaileek aurretik, ordubeteko tartea izango dute beroketak egiteko. LH3, LH4, LH5-6, DBH1-2, DBH3-4, absolutu eta master mailetako lehia ikusteko aukera egongo da. Igerilariek crawl, bizkar, bular eta tximeleta estiloetan 50 eta 100 metroko proba egin ahal izango dituzte bakarka.

Era berean, txandakako lasterketak ere egingo dituzte. Txikienek zortzi neska-mutilez osatutako taldeak osatutako dituzte, eta igerilari bakoitzak 50 metro crawl egin beharko ditu. Nagusiagoek berriz, lauko taldeak osatuko dituzte; kasu batean igerilari guztiek 50 metro crawl egin beharko dute, eta, bestean, igerilari bakoitzak 50 metro egin beharko ditu crawl, bizkar, bular eta tximileta estiloetan.

Sari banaketa, berriz, 14:30ean egingo dute igerilekuan bertan. LH3 eta 4ko parte hartzaile denek domina bat jasoko dute oroigarri, eta podiuma lortzen dutenek berriz, oroigarri bereziak. Besteek, aldiz, goxokiak jasoko dituzte, eta podiuma lortzen dutenek oroigarriak.

Igeri eskolako gazteenen erakusketa. 16:30ean, berriz, Ondarroako igeri eskolako gazteenek erakusketa egingo dute; LH1 eta 2ko 40 batek egingo dute erakusketa. Haur bakoitzak luze bat egin beharko crawl estiloan eta beste bat bizkar estiloan.

Ikusleek sasoi bateko tabernako gelatik edo kanpoko leihoetatik ikusi ahalko dute txapelketa. “Kanpoko leihoetara igo ahal izateko eskailera bat ipiniko dugu eskuragai”. Kirol proba dela eta, igerilekua itxita egongo da 09:00etatik 17:30era.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.