Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutrikuko Bar Puerto konpainiak ereserkia estreinatuko du danborradan

Bar Puerto konpainia barikuan aterako da kalera. Aurten, gainera, konpainiarentzat propio osatutako ereserkia estreinatuko dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/01/17

Bar Puerto konpainia barikuan [urtarrilak 18] aterako da kalera, danborrada egingo dute laugarrenez. Aurten, gainera, konpainiarentzat propio osatutako ereserkia estreinatuko dute. Egunotan ereserki berria entsegatzen ari dira konpainia osatzen duten herritarrak.

Gauerdia baino lehen aterako dira kalera arrantzale eta sukaldari arropak soinean, 28 lagun aterako dira danbor jotzen, Imanol Iparragirre Txilin zuzendariaren gidaritzapean. “Urtero kopuru bera izaten gara danbor jotzen. Erdi txantxetan sortu genuen danborrada, eta lehenengo urtean izena emateko aukera eman genien herritarrei. Lehenengo urtean 28 lagunek eman zuten izena, eta horiekin jarraitzen dugu. Bateren bat sartzekotan, beste baten baja betetzeko izango litzateke”.

Urtero modura, moilan zehar egingo dute joan-etorria, danborrak astintzen. Bar Puertoko konpainiaren ereserkiaz gain, Donostiako martxa, Mutriku herria, Idiarena, Tatiago… “Kantu horietan azkena gure ereserkia izango da”.

Bar Puerto konpainiako danbor jotzaileak. Argazkia: Bar Puerto Konpainia

Bar Puerto konpainiako danbor jotzaileak. Argazkia: Bar Puerto Konpainia

Urrezko Danborra. San Sebastian bezperan Donostiako edozein elkarte gastronomikotan egin ohi duten modura, Mutrikun ere afariarekin emango diete hasiera ospakizunei. Menuan ez dira faltako “begirik gabako angulak”. Mutrikun baina, egun bat arinago egingo dute danborrada. “Ez dio ardura San Sebastian eguna asteko zein egunetan izaten den, gu beti barikuetan batzen gara”.

Afaria amaitu ondoren, berriz, azken unera arte isilpean ondo gordeta edukitzen duten Urrezko Danborra saria banatuko dute. “Saria jaso behar duenak ere ez daki. Era berean, beste sari batzuk ere banatuko ditugu, zilarrezko danborrak, esaterako”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.