Lekeitioko EH Bilduk herri batzarrerako deia egin du
Lekeitioko EH Bildu eraberritze prozesu batean murgilduta dagoela azaldu dute, eta horren berri eman nahi dute.
Lekeitioko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar [urtarrilak 23], 19.00etan, kultur etxeko lehen solairuan dagoen Txitxintokian.
Jakitera eman dutenez, maiatzeko hauteskundeak izango dira gai nagusia. Lekeitioko EH Bildu eraberritze prozesu batean murgilduta dagoela azaldu dute, eta horren berri eman nahi dute. “Herriko eragile ezberdinekin egon gara hartu emanean, eta batzar horiek zer eman duten ere argituko dugu”.
Bileran parte hartzera animatu dituzte herritarrak.