Aulestiko San Blas elkartearen bazkarirako hileon izena eman behar da
94-627 92 06 edo 94-627 92 02 telefono zenbakietara deituta izena eman behar da.
Otsailaren 3an egingo du urteroko jaia Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen San Blas Elkarteak eta egun horretako bazkarirako aurrez izena eman behar da. Hori egiteko, ondorengo telefono zenbakietara deitu behar da urtarrilaren 30a baino lehen: 94-627 92 06 edo 94-627 92 02.
11:00etan urteroko batzarra egin eta eguerdian meza entzun ostean, Ilunzar tabernan bazkalduko dute.