EAJk Lea-Artibaiko hautagaiak aurkeztuko ditu Markina-Xemeinen
Eskualdeko alkategai batzuekin batera egongo dira Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia.
Jeltzaleek zapatuan (urtarrilak 26) egingo dute aurkezpena, 11:30ean, Markina-Xemeingo Kontzekupean. Aurreratu dutenez, ondokoek parte hartuko dute agerraldian: Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkategaia, Koldo Goitia (Lekeitio), Garbiñe Saenz de Buruaga (Ispaster), Jesus Iriondo (Etxebarria), Unai Rementeria (Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia) eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea.