Tarinek I. Piano Entzunaldia eskainiko du Markina-Xemeinen
Saioa astelehenean (urtarrilak 28) izango da, 18:00etan, Tarinek Kontzekupean daukan egoitzako bigarren solairuan.
Aurreratu dutenez, 14. Andoaingo Piano Jaialdian parte hartuko duten eta Tarinen ikasten duten Berriatuko eta Markina-Xemeingo hamabi ikaslek parte hartuko dute emanaldian; 7 urtetik aurrerako ikasleak izango dira. “Berriatuko musika eskolako lau ikaslek eta Markina-Xemeingo zortzik parte hartuko dute”. Saioa 30 minutu ingurukoa izango da, eta Tarinekoek herritar guztiak emanaldiagaz gozatzera gonbidatu dituzte. Emanaldia 18:00etan hasiko da, Tarinek Kontzekupean daukan egoitzako bigarren gelan.
Piano Jaialdia otsailaren 16an eta 17an egingo bada ere, entzunaldiak ikasleak trebatzeko ekintzak direla esa dute. “Ikasleek ere publikoaren aurrean jotzen ikasi egin behar izaten dute”.
Astelehenekoa lehenengo entzunaldia izango da, baina otsailaren 21era arte, Tarinek beste bost entzunaldi ere eskainiko ditu. “Instrumentu bat ikasten ari diren ikasleei ere jendaurrean aritzeko aukera ematea gustatzen zaigu. Izan ere, emanaldi handietan ez dute bakarkako saiorik eskaintzeko aukerarik edukitzen. Entzunaldietan, baina, eurak dira protagonistak”.