Klima aldaketa ozeanoetan nola eragiten duen azalduko dute Ondarroan
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, 'El ecostistema marino persiguiendo el cambio climatico' hitzaldia egongo da astelehenean (urtarrilak 28), 18:30ean, Beikozinin.
Berotze globalak eraginda, itsas espezieak iparraldera mugitzen ari dira. “Hitzaldi honetan klima aldaketak itsasoko ekosistema nola aldatzen ari den landuko dugu, bai mundu mailan eta baita ere gure kostalden”. Itsas faunak tenperatura aldeketen edota beste faktore ozeanografiko batzuen aurrean nola erantzuten duen jakiteko gakoa da espezieen horma-hobi ekologikoaren kontzeptua. Kasu batzuetan espezieak ezin dira klima berrira egokitu, eta horrek ur jauzi efektua sortzen du kate trofikoan.
Horren inguruan aritzeaz gain, datozen urteetan ozeanoak beroago egoteaz ere berba egingo dute. Horrek arrantza ontziei ere eragingo die. “Estrategi berriak sortzeko, arrantzaleentzako oinarrizkoa da eszenatoki horien guztien berri edukitzea eta zer gertatuko den ez jakitea”.
Hitzaldia Guillem Chust biologo katalanak emango du. Chustek Bartzelonako Unibertsitatean lortu zuen lizentiatura Biologian, eta doktoregoa Tolosako Paul Sabatier Unibertsitatean (2002an). Ondoren, post-doc egonaldia egin zuen Frantziako CNRSn, eta 2005. urtean AZTIn hasi zen lanean. Azken horretan itsas makroekologia ikerketak egiten dituen eta itsas ingurugiro, kostalde eta arrantzan klima aldaketak sortzen dituen inpaktuak aztertzen ditu.
Nazioarteko aldizkarietan 74 argitalpen baino gehiagoren egilea da, Nature Communications-en, esaterakoa. AZTIn Ozeano eta Kostaldetan Klima Aldaketa sailaren arduraduna da.