Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Astigarragak eta Gandiaga II.ak hirugarren garaipena lortu dute Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketan

Bikoteak nahiko orekatu ibili baziren ere, debarrak eta berriatuarrak ez zuten hutsik egin, aurretik jarri ziren hasieratik.

Eñaut Gandiaga, Pradera, Izarra epailea, Astigarraga eta Iban Gandiaga. Argazkia: Akarregi Pilota KE
Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/01/28

Hirugarren partida irabazita XIV. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketaren sailkapenaren buruan doaz momentuz, Astigarraga eta Gandiaga II.a. Atzo [urtarrilak 27] ere 30 eta 25 nagusitu ziren debarra eta berriatuarra. Txapelketako beteranoena eta gazteena gainera, gero eta hobeto konpontzen direla aitatu dute txapelketaren antolatzaileek, “eta ligaxka honetako faboritoak dira lehen postua eskuratzeko”.

Pradera eta Gandiaga I izan zituzten aurkari atzokoan, eta bikoteak nahiko orekatu ibili baziren ere, debarrak eta berriatuarrak ez zuten hutsik egin. Aurretik jarri ziren hasieratik, hala ere, estualdia ere izan zuten Praderaren jokoari esker markagailuan 22ko berdinketa gertatu zenean. Gandiaga I.ak oso defentsa ona erakutsi zuen bere anaiaren teilatu gainetik bidalitako pilotak bueltatzeko. “Aurrean, berriz, Pradera Astigarraga nahasten saiatu zen arren, ofizio asko duela erakutsi zion Astigarragak, eta azken berdinketaren ondoren, presarik barik lanean jarraituz, tantoak euren aldera eskuratzea lortu zuen”.

Jaunarena-Foster eta Bastida-Conderen arteko lehia ailegatu zen ondoren. Jaunarena nafarra eta Foster lekeitiarra jaun eta jabe izan ziren, 30-18 irabaziz. Beti bezala, seguru jokatu zuen bikoteak, galtzaileak, alderantziz, kantxan tokirik ezin aurkituta ibili ziren atzokoan. Bastidari, gainera, zapatila biak apurtu zitzaizkion partida erdian “eta esparatrapuagaz konpondu ondoren, jarraitzeko gai izan zen”.

Conde, Bastida, Izarra epailea, Jaunarena eta Foster. Argazkia: Akarregi Pilota KE

Txapelketaren antolatzaileek diotenez, txapelketako bigarren garaipen horregaz aurrerapauso handia eman dute Jaunarenak eta Fosterrek, “3-4. postua eskuratzeko aurkari zuzenei irabazita”.

Bi partida besterik ez ziren jokatu atzoko jardunaldian. Beraza-Telleria eta Moral-Egaña bikoteen artean aurreikusita zegoena atzeratu egin dute datorren asteburura. Horrez gain hurrengo partidak jokatuko dira domekan [otsailak 3]:

  • 09:30. Pradera-Gandiaga I /Beraza-Telleria
  • 10:15. Bastida-Conde / Moral-Egaña
  • 11:00. Beraza-Telleria eta Moral-Egaña
  • 11:45. Astigarraga-Gandiaga II /Jaunarena-Foster

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.