Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Olatz Beitia lekeitiarrak garaipenagaz hasi du Emakume Master Cup

Elexalde frontoian eduki zuen partida atzo eguerdian. Janire Arrizabalaga pilotari gernikarragaz bikotea osatuta ari da lehian, eta lehen kanporaketa gaindituta, txapelketan aurrera jarraitzen dute.

Emakume Master Cup txapelketaren hasiera. Argazkia: Emakume Master Cup
Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/01/28

Valentzia, Nafarroa, Errioxa, Araba eta Bizkaiko pilotariek hasiera eman zioten atzo [urtarrilak 27], Galdakaon, Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketari.  Lehenengo 32 partidak jokatu zituzten atzokoan Usansoloko Kurtzea eta Galdakaoko Elexalde eta Unkina pilotalekuetan.

Asteburu honetan hasi da jokoan Olatz Beitia pilotari lekeitiarra. Elexalde frontoian eduki zuen partida atzo eguerdian. Janire Arrizabalaga pilotari gernikarragaz osatu du bikotea aurten. Partidu bat irabazi (18-5) eta beste bat galduta (18-4), txapelketan aurrera jarraitzen dute.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, emakumeen binakako hirugarren txapelketak ikusmina eragin du. Argitu dutenez, promozio mailako lehen jardunaldi hauetan ohikoa izaten da partida batzuetan bikoteen arteko aldeak handiak izatea. “Hala ere, kirolari guztiek barruan zeukaten dena eman zuten ikuskizuna handia izan zedin”, azpimarratu dute.

Lehen maila. Atzo sailkatutako pilotariak Murgian arituko dira hurrengo domekan [otsailak 3] txapelketan sartuko diren lehen mailako pilotariekin. Orain arteko Laboral Kutxa Emakume Master Cuparen bi txapelak elkarrekin irabazi dituzten Leire Etxaniz etxebarritarrak eta Olatz Arrizabalaga gernikarrak ezin izango dute aurten hirugarren txapelketa elkarrekin irabazi, antolatzaileek jakitera eman dituzten lehen mailako bikoteen osaketan bananduta agertzen dira eta. Sei bikoteak bi multzotan banatu dituzte, eta talde bakoitzean ligaxka bat jokatuko da, denak denen aurka, baina jardunaldi bakoitzean partida bakarra jokatuta.

A taldean jokatuko du Leire Etxaniz etxebarritarrak Leire Garai pilotariagaz bikotean. B taldean hasiko du norgehiagoka Olatz Arrizabalagak, Iera Agirre izango du bikote.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.