Badut taldeak ipuin musikatua dakar Berriatuara
Saioa 17:00etan hasiko da, liburutegian. 4-8 urte bitarteko umeei dago zuzenduta.
Txefo Rodriguezek eta Anduriña Zurutuzak Ipuinak jo eta musikak kontatu izeneko emanaldia eskainiko dute eguen arratsaldean (urtarrilak 31), herriko liburutegian. Saioa 17:00etan hasiko da.
4-8 urte bitarteko umeei zuzendutako lana da. Badut taldeak ipuinak eta musika batzen dituzten saioez gain, clown eta animazioagaz lotutako beste hainbat lan egiten ditu.