Mireia Arrillaga triatleta lekeitiarra, 2018ko euskal zirkuituko onena
Garraitz kirol taldeko triatleta lekeitiarrak absolutu mailako sari nagusia lortu du. Parte hartu duen probetan, guztira, 1.487,95 puntu eskuratu ditu.
Asteburuan Euskal Herriko Triatloi Federazioak urtero banatzen dituen sariak banatu zituzten. Euskal Herriko Triatloi eta Duatloi Galan, hain zuzen ere, 2018 denboraldian triatloi eta duatloi zirkuituetako sari nagusiak banatu zituzten Eibarren. Euskal zirkuituan emaitzarik onenak eduki dituzten triatleta eta duatleten artean Lekeitioko Garraitz, Markina-Xemeingo Alarabi eta Ondarroako Koaxio taldeetako hainbat triatleta saritu dituzte.
Koaxi taldeko Arantza Burgoa ondarrutarrak, esaterako, Emakumezkoen beterano2 mailako sari nagusia eskuratu du, 1.289,5 puntugaz. Sailkapen orokorrean, gainera, 8. postuan amaitu du denboraldia. Alarabi taldeko Zorion Kareaga markina-xemeindarrak, bestalde, Gizonezkoen beterano1 mailako sari nagusia lortu du, 1.483,82 puntugaz. Sailkapen nagusian 5. postuan amaitu du denboraldia.
Garraitzeko Paula Ugarteburuk, ostera, 2. postua bereganatu du Emakumezkoen kadete mailan. Aritz Iriondok eta Peio Urrutibeaskoak, hurrenez hurren, Gizonezkoen kate mailako 2. eta 3. postuetan amaitu dute denboraldia. Aratz Aizpuruak 3. amaitu du Gizonezkoen junior maila eta IƱaki Mendietak postu bera lortu du Gizonezkoek beterano3 mailan.
Duatloi zirkuituan ere aurreko postuetan ibili dira Garraitz taldekoak. Alba Mendazonak 3. postua eskuratu du Emakumezkoen absolutu mailan eta Paula Ugarteburuk 2. postua lortu du Emakumezkoen kadete mailan.