Hondakin bereziak batuko dituzte Lekeitioko plazan
Puntu mugikor bat jarriko dute Lekeitioko Independentzia Enparantzan zapatuan 09:00etatik 13:00ak arte.
Hondakin bereziak batzeko puntu mugikor bat jarriko dute Lekeitioko Independentzia Enparantzan zapatuan [otsailak 2] 09:00etatik 13:00ak arte. Lekeitioko Udalak jakitera eman dutenez, batuko diren materialak hurrengoak izango dira: Aerosolak, substantzia arriskutsuak dituzten ontziak, autoen pilak, bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, botikak eta erradiografiak, motorretako olioak, bonbonak…
Zerbitzu hau hile bitik behin jarriko dela azaldu dute. Horrela, hurrengoa, apirilaren lehen zapatuan izango da, apirilaren 6an hain zuzen. “Ingurumena zaintzea denon ardura da, eta etorkizunean gure bizitza hobea izaten lagunduko du”, adierazi dute.