Mutriku eta Deba arteko errepidea itxita behar izan dute, lur jausiagatik
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gertaera 13:45ak inguruan izan da
Gaur [otsailak 1] eguerdian, lur jausia egon da Mutrikun, Alkolea inguruan. Lur jausiak errepide osoa oztopatzen du, eta hori dela eta, GI-638 errepidea guztiz itxita dago momentu honetan. Bidean dagoen mendi zatia eta zuhaitza kendu arte ezingo dute zirkulazioa berrezarri.
Mutrikutik Debara joan nahi dutenek Galbaixoko GI-3230 errepide alternatiboa erabili beharko dute bien bitartean.