Herritarrek pentsio duinak aldarrikatzen jarraitzen dute
Hileko lehenengo barikuetan egin modura, joan den asteko barikuan ere [otsailak 1] plazan batu ziren aulestiarrak pentsio duinak aldarrikatzeko. Guztira 80 lagun inguru batu zirela esan dute. Eta orain arte modura, protestak egiten jarraituko dute. Ondarroan ere asmo bera agertu dute gaur [otsailak 4]; ondarrutarrak Alamedan batu dira.