Bilboko opera eskura edukiko dute lekeitiarrek
Lekeitiotik joan-etorria egin eta Euskaldunako sarrera eskuratu ahalko dute lekeitiarrek prezio berezian.
Gioachino Rossiniren Semiramide opera ikusteko aukera eskainiko dute ABAO-OLBE eta Lekeitioko Udalak. Otsailaren 13an, asteazkena, izango da emanaldia, eta 40 euroren trukean Lekeitiotik joan-etorria egin eta Euskaldunako sarrera eskuratu ahalko dute lekeitiarrek. Azaldu dutenez, Kultur Etxean lortu ahalko dira sarrerak, arratsaldez. Izena otsailaren 6a orduko eman behar da.