475 artista aurkeztu dira Lekeitioko 30. Kalekara
Uztailaren 18tik 21era ospatuko den Kalekan parte hartzeko aurkeztutako lanen arteko aukeraketa bat egingo due orain.
Orain dela hilabete batzuk itxi zen Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdirako proposamenak aurkezteko epea, eta guztira, 475 konpainia, artista eta kolektibok aurkeztu dituzte haien lanak 30. Kalekara. Euskal Herriko taldeez gain, estatuko eta nazioarteko artista ugari daudela nabarmendu dute. “Antzerkiak, su ikuskizunak, malabareak, tailerrak, ikuskizun ibiltariak edota dantzak aurkitu ditzakegu aurkeztutako proposamenen artean”.
Uztailaren 18tik 21era ospatuko den Kalekan parte hartzeko, aurkeztutako lanen arteko aukeraketa bat egingo due orain. “Ez da batere erraza izango, baina, urtero bezala punta puntako taldeak izango dira”. 2018an 450 lan-proposamen baino gehiago jaso zituen Lekeitioko jaialdiak, eta horietatik 22 konpainia eta kolektibo aukeratu zituzten.