Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Martxan dago Berriatuko II. Emakumeen Zesta Txapelketa

Guztira 18 bikote parte hartzen ari dira hiru kategoriatan banatuta. Laugarren jardunaldia jokatuko dute zapatuan.

II. Emakumeen Zesta Txapelketa. Argazkia: Berriatuko Zesta Eskola
Eider Mugartegi
Berriatua
2019/02/07

Emakumeen Zesta Txapelketari jarraipena ematea erabaki dute Berriatuko Zesta Eskolak eta Berriatuko Udalak. Bakarrik emakumeek jokatzen duten lehenengo txapelketa eratu zuten iaz, eta aurten bigarren norgehiagoka antolatu dute. Iaz bezala, adin guztietako pilotariak aterako dira Mendibarren frontoiko kantxara. Laugarren jardunaldia izango dute asteburu honetan pilotariek. Zapatuan [otsailak 9] jokatuko dira partiduak, 16:30etik aurrera.

Guztira 18 bikote parte hartzen ari dira urtarrilaren erdi aldera abiarazi zuten txapelketan. Hiru kategoriatan banatuta ari dira jokoan. Gorengo mailan zortzi bikote neurtuko dira, bi taldetan banatuta, A eta B.  Lehenengo ligaxkak jokatuko ditu talde bakoitzak, gero, aurrean gelditzen diren talde bietako bikoteen arteko norgehiagokak jokatuko dituzte. Bigarren eta hirugarren kategorietan, ostera, bosna bikote daude bakoitzean, eta talde bakarra egonik, kategoria batean zein bestean, denek denen kontra jokatuko dute.

Gorengo mailako B taldean Herrialde Katalanetako bikote bi daudela jakitera eman dute antolatzaileek, Carla-Ainara eta Gisela-Mariona pilotariek osatutakoak. “Berriatuan igaro zuten urtarrileko azken asteburua, topaketetan parte hartu ahal izateko”. Euskaldunei dagokienez, ondoko herrietakoak dira pilotariak: Gasteiz, Tolosa, Donostia, Zumaia, Mutriku, Markina-Xemein, Durango, Berriatua, Zamudio eta Sopela.

Urtarrilean eta otsailean kanporaketa partiduak jokatu eta gero, martxoaren 8aren bueltan erabakiko da II. Nesken Zesta Txapelketaren finala Berriatuko Mendibarren frontoian.

Asteburu honetan zazpi partida jokatuko dituzte pilotariek:

  • Ane (Mutriku)-Izaro (Markina-Xemein)/ Mara (Mutriku)-Yanis (Markina-Xemein).
  • Malen-Amaia (Markina-Xemein)/Mara (Mutriku)-Yanis (Markina-Xemein).
  • Malen-Amaia (Markina-Xemein)/Ane (Mutriku)-Izaro (Markina-Xemein).
  • Elaia (Berriatua)-Olaia (Mutriku)/Miren-Maddi (Markina-Xemein).
  • Helena (Durango)-Elaia (Berriatua)/Lur-Burne (Markina-Xemein).
  • Eneritz (Mutriku)-Naia (Berriatua)/Maite (Gasteiz)-Naroa (Donostia).
  • Ihart (Sopela)-Izaro (Markina-Xemein)/Maialen (Berriatua)- Arai (Markina-Xemein).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.