Auto bat kiskali da Berriatuan
Rover markako auto bat da erre dena. Iturri ofizialek jakitera eman duenez, ia bi hilabete zeramatzan tokian geldirik, zepo bat jarrita. Astelehenean kenduko dute ziuraski erretako ibilgailua.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, auto bat erre da gaur [otsailak 9] goizaldean Berriatuan. Zehazki, Zeharbide kalean, Mendibarren frontoiaren alboan aparkatuta zegoen Rover markako auto su hartu du 05:50ak aldera. “Bizilagun batek abisua eman du Zeharbide kalean ibilgailu bat sutan zegoela esaten”.
Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira lekura sua amatatzera, eta nabarmendu dutenez, autoaz gain, ez da beste ezer erre edo kaltetu. “Ez da egon arrisku berezirik ondoan”. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, eta sua amatuta denean autoak aurretik jarrita zuen zepoa ere eraman dute.