Berriatuko Emakumeen Zesta Txapelketako 4. jardunaldia oso lehiatua izan da
Parte hartzen ari diren emakumeak hiru kategoriatan banatuta ari dira lehiatzen txapelketaren sailkapen ligaxka.
Zapatu [otsailak 9] arratsaldean Berriatuako II. Emakumeen zesta txapelketaren 4. jardunaldia jokatu zuten Mendibarren frontoian. Denetara, zazpi partidu jokatu zituzten, adin guztietako puntistak atera ziren kantxara hiru kategoriatan banatuta.
Kantxara salto egiten lehenak 3. mailan izan ziren. Hiru partidu jokatu zituzten: Malenek eta Amaiak Ane eta Izaroren aurkako norgehiagoka 25-23 irabazi zuten. Marak eta Yanisek, berriz, 25-19 irabazi zieten Ane eta Izarori. Marak eta Yanisek, azkenik, 25-14 irabazi zuten Malen eta Amaiaren aurkako norgehiagoka.
2. mailan, aldiz, partidu bakarra jokatu zuten. Elaiak eta Oaiak 25-16 irabazi zuten Mirenen eta Maddiren aurkako neurketa. 1. mailan bi partidu jokatu zituzten, bi taldetan banatuta. A taldeko norgehiagoka Maialenek eta Araik 30-17 irabazi zuten Ihar eta Izaroren aurka. B taldekoan Eneritz eta Naia 30-21 nagusitu ziren Maiteren eta Naroaren aurka.