Ondarroako Herribusak ibilbide berria dauka
Ondarroako Udalak Herribusaren geltokietako batzuk aldatu ditu, herritarreren eskariz. Azken geralekua Arta izan arren, bueltatzerakoan Itsasaurretik hasten zen zerbitzua ematen. Astelehenetik [otsailak 11], berriz, bueltako autobusa Artan ere gelditzen hasi da. “Autobusak Galtzuaranen ematen du buelta, eta bertatik pasatzen denez, bertan geratzeko eskatu digute bertako bizilagunek. Autobus zerbitzua ematen duen enpresarekin berba egin dugu, eta horretarako arazorik ez duenez, bertan geratuko da bueltako bidean”.