Aritz Erkiaga puntista ispastertarra, Miami Jai Alaiko irabazle nagusia
Amaitu berri den denboraldian ispastertarra 25 puntisten artean izan da nagusi, bakarkako zein binakako kinieletan.
Miami Jai Alaiko arduradunek jakitera eman dutenez, puntistek gehien bat bakarkako kinielak jokatu dituzte. Eta hain zuzen ere, Erkiagak bakarkako 269 kiniela irabazi ditu. Bigarren postuan geratu dira Jabi Salaberria markina-xemeindarra (148) eta Ruben Gonzalez Aizarna (105).
Binakako Txapelketan 14 garaipen lortu ditu ispastertarrak, Salaberriak baino lau gehiago eta Jon Mugartegik baino bost gehiago. Hala, guztira 283 garaipen lortu ditu Erkiagak (Most Wins); jokatutako kiniela guztietan lehenengo hiruren artean geratu da beti. Salaberriak 158 kiniela irabazi ditu, eta Aizarnak, Manuelek eta Tijuanako Angelek 112, 86. eta 62 hurrenez hurren. “Erkiagak puntista guztiak aurretik eraman ditu La Floridako kantxarik zaharrenetarikoan. Denboraldiko irabazle nagusia izan da”.
Atzelarien artean Juan Manuel Sierra Sierra II izan da onena; 12 garaipen lortu ditu. Sierra IIaren atzetik geratu dira Gisasola eta Alejandro (8 kiniela irabazi ditu bakoitzak).