Asteburuan hasiko da Bizkaiko Batel Liga, Sestaon
Ondarroak 19 batel uretaratuko ditu, eta Isuntzak 13. Zapatuko zein domekako jardunaldiak 10:30ean hasiko dira. Gipuzkoako Batel Ligako taldeek Orion dute hitzordua domekan.
Aurreko asteburuan itsasoko baldintza txarren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten Bizkaiko Batel Ligako lehen jardunaldia, eta hortaz, asteburu honetan bi jardunaldigaz ekingo diote ligari.
Bizkaiko arraun taldeak Sestaon elkartuko dira zapatuan eta domekan. Egun bietan 10:00ean hasiko da lehia.
Bizkaiko Arraun Federazioko ordezkariek azaldu dutenez, klub gehienek aurreko astebururako aurreikusita zuten ordezkaritza bera mantendu dute. Beraz, 120 bat batel espero dituzte. Hala, Lea-Artibaiko taldeei dagokienez, Ondarroako 19 batelek parte hartuko dute, eta Isuntzakoak, berriz, 13 izango dira.
Gipuzkoarrak. Bestalde, Gipuzkoako Batel Ligan 6. jardunaldia dute jokoan. Domekan Orion lehiatuko dute, 10:30ean hasita (10:00etan izango da ordezkarien bilera). Mutrikuko arraun taldetik gazte mailako neskak uretaratuko dira.
Senior, gazte, absolutu, kadete, txiki, promesa eta ume kategoriak kontuan hartuta, 91 batel uretaratuko dira Orion.