Lea-Artibai eta Mutrikuko 23 piano jotzailek parte hartuko dute Andoaingo Piano Jaialdian
Bi ikasle berriatuarrak dira, zortzi markina-xemeindarrak, lau mutrikuarrak eta bederatzi ondarrutarrak.
14. Andoaingo Piano Jaialdia ospatuko da zapatuan eta domekan (otsailak 16-17). Eta urtero modura, Lea-Artibain eta Mutrikun pianoa ikasten ari diren ikasle batzuek jaialdian parte hartuko dute. Aurten, 23 ikaslek parte hartuko dute.
Jaialdia Andoaingo Bastero kulturgunean ospatuko da, eta zapatuko lehenengo emanaldiak 09:30ean hasiko dira; saioak goiz eta arratsaldez izango dira. «Bertoko ikasle batzuek zapatuan joko dute, eta beste batzuek domekan», azaldu dute musika eskoletako kideek.
Gehienak bakarka ariko badira ere, lau eskutara eta sei eskutara ariko direnak ere badaude; Lea-Artibaitik lau eskutara ariko den bikote bat dago, ondarrutar batek eta berriatuar batek osatuta.
PARTE HARTZAILEAK:
- Berriatua: Malen Egiluz Uranga eta Maddi Arenaza Gorostola.
- Markina-Xemein: Izarra Olabe Kareaga, Gorka Torrealdea Egia, Ekain Alvarez Martinez, Jokin Bilbao Arriola, Maren Kareaga Azpiri, Izaro Txurruka Carrere, Uxue Ansola Muniozguren eta Xemein Izagirre Txurruka.
- Mutriku: Ainhoa Lucia Torres Camacho, Eider Esnaola Urizar, Ane Benitez Lekue eta Jon Galarraga Arrieta.
- Ondarroa: Jiarui Ye -O (Tarine), Xurui Ye -O (Tarine), Uxue Bilbao Azpiazu eta Maialen Arrizabalaga Lertxundi (lau eskutara), Nora Etxaburu Arantzamendi, Izaga Etxaburu Ituarte, Nora Agirretxea Ajubita, Elene Etxaniz Uribe eta Urko Bedialauneta Fernandez.