Mursegok Gloria Fuertesen poemak musikatuko ditu Markina-Xemeinen
Emanaldia barikuan (otsailak 15) izango da, 20:00etan, Uhagon kulturgunean. Sarrerak 5 euro balio ditu (bazkideentzat 3).
Maite Arroitajauregi musikari eibartarrak (Mursego) idazlearen Historias de Gloria: amor, humor y desamor laneko poemei jarriko die musika; «oinarri emozional gogorra» duten poemak musikatuko ditu. «Gloria Fuertes haurrentzako literaturagaz lotzen dugu guztiok. Baina bilduma hori autobiografikoa da, eta gai gogorrak lantzen ditu: 36ko gerra, bakardadea, txirotasuna, desamodioa… Fuertesek, baina, gai horiek guztiak ironiaz eta bere umore puntuagaz lantzen zituen. Horretan bakarra zen».
Mursegoren emanaldia ez da soilik poemak musikatzera mugatuko. Hala, instrumentu ezberdinak erabiliz, idazlearen izaera plazaratzen ahaleginduko da Arroitajauregi.
Emanaldiak ordubete inguru irango du, eta soilik Gloria Fuertesen poema musikatuak entzun ahalko dira; Mursegok ez du bere errepertorioko abestirik eskainiko.