Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

LABek Euskal Eskola Publiko komunitarioa ardatz duen eredua aurkeztuko du Markina-Xemeinen

Sindikatuak dio denona den Euskal Eskola Publikoa nahi duela, eta hori lortzeko, hezkuntzan lan egiten duten agente aktiboak saretzea bilatzen du. Hitzaldia zapatuan izango da, 11:00etan, Bekobenta eskolako liburutegian.

Andoni Lariz, Igotz Espeja eta Josune Baskaran.
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/02/15

LAB sindikatua Euskal Eskola Publiko komunitarioaren baitan ardaztutako hezkuntza egitasmoa egiten dabil. Proiektu horrek, hain zuzen, Euskal herriak behar duen hezkuntza sistema definitzeko herri adostasuna bilatzen du. “Zapalkuntzarik gabeko mundu bat nahi dugunontzako hezkuntza mundua hobetzeko prozesu bat da. Ikusten dugu hezkuntzak aukerak ematen dituela arrazakeriaren aurrean, bai patriarkatuaren eta klasismoaren aurrean. Horri guztiari aurre egiteko eta hori deseraikitzeko lan on bat egin ahal dela ikusten dugu”. Egitasmoa azaltzeko eta bide horretan indarrak batzeko, LABek hitzaldia eskainiko du zapatuan (otsailak 23), 11:00etan, Markina-Xemeingo Bekobenta eskolako liburutegian.

“Hitzaldia ez da bakarrik guk planteatzen duguna azaltzeko, herritarren kezkak ere jaso eta landu nahi ditugu”. Bekobenta eskualdearen erdigunean kokatuta dagoen herri bateko eskola delako aukeratu dute. “Eta aldi berean, lanean ari den eskola bat delako”.

Hitzaldia herritar guztiei zuzenduta badago ere, bereziki hezkuntza arloan lan egiten dutenei dei egiten dietela esan dute. “Hezkuntzan ordu asko sartzen dituztenak dira irakasleak, hezitzaileak eta eragileak (sukaldariak, garbitzaileak…). Eurak dira agente aktiboak, eta horiek saretzea nahi dugu”.

Lea-Artibain irakasle asko bizi direla gaineratu dute, eta nahiz eta askok eskualdean ez duten lan egiten, horiek ere zapatuko ekintzan parte hartzea nahi dute. “Nahi duguna da haiek ere ikustea honen guztiaren alde eman ahal dutena. Azken finean, eraikitzeko daukaguna ez da eskualdea bakarrik, Euskal Herri osoa baizik”. Hitzaldira joaten direnei proiektua osotasunean azaltzen duen txostena emango diete”. Eta hitzaldia egin eta gero, aurrerago norabide horretan lanean jarraituko dutela aurreratu dute.

Euskal Herrian euskaldunok hezkuntza eredu propio bat eraikitzeko ahalegina egin bada ere, gaur egun erronka berriak eta errealitate berriak daudela diote. “Horrek erantzun berriak ematea eskatzen du. Beraz, guk aldarrikatzen duguna da Euskal Herrirako publikotasun eredu berri bat”. Publikotasun eredu hori Euskal Eskola Publiko komunitarioaren baitan ardaztuta egon behar dela aldarrikatzen dute. “Hori da guk landu dugun proiektua. Eta egitasmo hori guztiz aldentzen da estatu espainiarrak eta frantsesak proposatzen duten eredu zentralizatutik. Gure proposamenak egungo planteamendua eraldatzeko beste ikuspegi bat eskaintzen du, guztiz bestelakoa. Egungoa eraldatzeko planteamendua egin nahi dugu”.

Euskal Herriak bere hezkuntza sistema propioa eraikitzeko eskubidea daukala eta eskubide hori ziurtatu egin behar dela diote. “Lortutako estatus politiko berriek eskubide hori ziurtatu egin behar dute”

Orokorrean, LABek planteatzen duen eredu berri horren ezaugarri nagusiak ondokoak dira: herritarra, autogestionatua eta osorik diru publikoz finantzatutakoa, euskara hizkuntza nagusi duena, feminista, pedagogikoki berritzailea, desentralizatua eta integratzailea. “Laburbilduz, denona den Euskal Eskola Publikoa nahi dugu”.

Hori lortzeko, Euskal Herriak bere hezkuntza sistema propioa eraikitzeko eskubidea daukala eta eskubide hori ziurtatu egin behar dela diote. “Lortutako estatus politiko berriek eskubide hori ziurtatu egin behar dute. Alegia, zer nolako hezkuntza eredua eduki nahi dugun erabakitzeko eskumen guztiak Euskal Herrian egon behar dute”.

Greba feministarekin bat eginez. Sindikatuko kideek Martxoaren 8ra begira mugimendu feministak planteatuta daukan greba deialdiagaz ere bat egiten duela esan du. “Guk bat egiten dugu greba deialdi horrekin, eta ikastetxez ikastetxe deialdiak egiten gabiltza eta langileak grebara atxikitzen ari gara. Grebaren nondik norakoak azaltzea eta horretan paper aktibo bat hartzeko eskatzea gure egitasmora hurreratzeko beste modu bat da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.