Bost hektarea erre dira Etxebarrian
Sutea eguerdian hasi da;13:00etan hasi dira suhiltzaileak sua itzaltzen eta 18:00ak arte aritu dira lanean.

Sutea gertatu da gaur [otsailak 16] arratsaldean Etxebarrian. Baso bateko bost hektarea erre dira. Haizea dela eta, bost ordu inguru behar izan dituzte suhiltzaileek sua amatatzeko.
Sutea eguerdian hasi da. 13:00etan hasi dira sua itzaltzen eta 18:00ak arte aritu dira lanean Markina-Xemeingo suhiltzaileak Iurretako eta Gernika-Lumoko kamioi biren laguntzagaz. Basozain eta Basalango beharginak ere aritu dira lanean.