II. Jose Mari Naberan Herri Krosa, martxoaren 24an, Ondarroan
Hiru ibilbide egongo dira aukeran: txikia (380 metro), ertaina (1.340 metro) eta handia (7.200 metro). Ibilbide handian izena emateko epea martxoaren 22an amaituko da.
2017an egin zen estreinako II. Jose Mari Naberan Herri Krosa, Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta. Orain, bi urte beranduago, bigarrenez egingo da lasterketa. Hiru ibilbide egongo dira aukeran:
- Txikia (380 metro). LH 2ra artekoentzat; ibilbide inklusiboa. Ibilbidea: Itsasaurre plaza-Alameda-Itsasaurre plaza. Irteera ordua: 10:30. Izen ematea: Egunean bertan, 10:00etan, Itsasaurren. Prezioa: 2 euro.
- Ertaina (1.340 metro). Ibilbidea: Itsasaurre plaza-Alameda-Itsasaurre plaza-Kalatraba-Plaiko morru-Kalatraba-Itsasaurre plaza. Irteera ordua: 10:30. Izen ematea: Egunean bertan, 10:00etan, Itsasaurren. Prezioa: 2 euro.
- Handia (7.200 metro): Irteera ordua: 12:00. Izen ematea: martxoaren 22ko 00:00ak arte, Internetez. Prezioa: 12 euro. Sariak: lehen 3 neskentzako eta 3 mutilentzako.
- Ibilbide URDINA: Itsasaurre Plaza-Kalatraba-Astilleru pasialekua-Latxanbre Plaza-Zaldubide- Zaldupeko zubia-San Ignazio-Erribera-Nasa-Kafe Atzea-Alameda-Itsasaurre Plaza.
- Ibilbide GORRIA: Itsasaurre Plaza-Kalatraba-Plaiko morrura joan-etorria-Astilleru pasialekua-Latxanbre Plaza-Zaldubide-Zaldupe anexora joan-etorria-Zaldupeko zubia-Liburutegia-San Ignazio erreka albotik-Ibaiondo erreka albotik-Zubi Zahar Herri ikastola-Ibaiondo-Iturribarri-San Ignazio-Erribera-Nasa-Kafe Atzea-Alameda-Itsasaurre Plaza.
Ibilbide txikian eta ertainean batzen den dirua Ekai Lersundiren omenez Naizen elkarteari bideratuko diotela jakinarazi dute.