Lekeitioko Udalak Arropaineko sarrera itxiko du bi egunez
Udalak jakitera eman duenez, asfaltatzeko itxiko dute errepidea eguaztenean (otsailak 20) eta datorren asteko astelehenean (otsailak 25).
Udalak gaineratu duenez, autobus zerbitzuak bere horretan jarraituko du. “Ohiko leku eta ordutegia mantenduko da, eta autobusari Arropainetik pasatzea ahalbidetuko zaio”. Gainerako ibilgailuentzat, ostera, errepide hori itxita egongo da bi egun horietan.