Mendexarrek Elikagaien Bankuari eman diote Santa Agedan batutako dirua
Etxerik etxe Santa Ageda koplak abesten batutako dirua Lekeitioko Dominikei eta Elikagaien Bankuari eman diote mendexarrek. 250 euro eman dizkiete Dominikei eta 600 euro izan dira Lekeitioko Elikagaien Bankuarentzat.
Diru laguntza esker onez hartu du Marisol Iturraspe Lekeitioko Elikagaien Bankuko arduradunak. “Falta izaten ditugun janariak erosteko erabiltzen dugu dirua, beti bezala, ondo etorriko zaigu”. Eta eskerrak eman nahi izan dizkie Mendexako herri osoari, “egin diguten ekarpen handiagatik”.