Mursegok emanaldi "polita eta atsegina" eskaini du Markina-Xemeinen
40 lagun inguru batu ziren Uhagon kulturgunean. Haien esanetan, saioa gertukoa izan zen.
Maite Arroitajauregi musikari eibartarrak (Mursego) emanaldia eskaini zuen barikuan Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Saioa gertukoa izan zela esan dute bertaratutakoek. 40 lagun inguru batu ziren Mursegoren saioaz gozatzera, gehienak ere markina-xemeindarrak. Kontzertua azken asteetan ospatu diren Glorieriak jardunaldietako ekintza bat izan zen. Antolatzaileen esanetan, gustura gelditu ziren bai musikaria eta baita ere entzuleak.