Zapolako trintxera eta metrailadore habiak bisitatu dituzte etxebarritarrek
Etxebarriko ume eta gurasoak trntxerak ezagutzen. Argazkia: Ahaztuen Oroimena Txitxiburduntzi ospatu eta Zapolako trintxera eta metrailadore habiak bisitatu dituzte etxebarritarrek Ahaztuen Oroimena elkartearen laguntzagaz. Etxebarriko Guraso Elkarteak txitxiburduntzi antolatu du asteburuan, Santa Eufemin, eta bidean trintxeretan zehar ibilbidea egiteaz gain, metrailadore habietan sartu eta bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte ume, gazte eta helduek. Ahaztuen Oroimena Elkarteko kideen eskutik eduki dute besteak beste, Markinaldeko bigarren defentsa lerroaren berri.

Etxebarriko ume eta gurasoak Zapolan. Argazkia: Ahaztuen Oroimena.