Koba aulestiarra nagusitu da Ispasterko 34. Zaldi Mando Sariketan
76 untzagaz irabazi du sariketa. Goitia Taberna eta Nabarniz Jatetxea sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Hamahiru probalariren artean lehiatu dute Ispasterko 34. Zaldi Mando Proben Sariketa, eta denen artean Aulestiko koba izan da onena. Probalari beteranoak 76 untzagaz, manta, txapela eta 750 euro poltsikoratu ditu.
Mungiako Goitia taberna geratu da txapeldunorde, 74 untza, 2m eta 81 zm-ko markagaz. Nabarniz Jatetxea sailkatu da hirugarren, 74 untza eginda.
Bart gauean erabaki zen sariketa. Hain zuzen, Kobak, Guriezoko Fermin Santamariak eta Fikako Construcciones Torrontegik burutu zuten atzo gaueko dema.
Bestalde, Lea-Artibaiko lehen hiru sailkatuak ere saritu dituzte. Sariketaren irabazle legez, Koba izan da lehen sailkatua. Juan Uriarte aulestiarraren zaldiak lortu du eskualdeko bigarren marka onena, eta Etxebarriko Adorrixa Anaienak hirugarrena.
Urtero legez, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen ordezkarien kontrolatu dituzte saioak. Herriko harria erabili dute probetan, eta zaldien oinarrizko pisua 400 kilokoa izan da.
SAILKAPENA:
1.- Koba (Aulesti): 76 untza
2.- Goitia Taberna (Mungia): 74 untza, 2m eta 81zm
3.- Nabarniz Jatetxea (Nabarniz): 74 untza
4.- Juan Uriarte (Aulesti): 73 untza, 1/4 4m eta 8zm
5.- Adorrixa Anaiak (Etxebarria): 72 untza
6.- Etxebarri (Itziar): 71 untza
7.- Construcciones Torrontegi (Fika): 69 untza eta 2m
8.- Kocco Denda (Bilbo): 69 untza
9.- Motrollo (Munitibar): 68 untza, 5m eta 16zm
10.- Aurrekoetxea Anaiak (Bermeo): 67 untza eta 90zm
11.- Gindi (Etxebarria): 67 untza
12.- Fermina Santamaria (Guriezo): 62 untza
13.- Javier Peña Santamaria (Guriezo): 57 untza, 5m eta 30zm
LEA-ARTIBAIKO SAILKAPENA:
1.- Koba (Aulesti): 76 untza
2.- Juan Uriarte (Aulesti): 73 untza, 1/14, 4m eta 8zm
3.- Adorrixa Anaiak (Etxebarria): 72 untza