Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Apirilaren 26an itxiko dute Mutriku eta Deba arteko errepidea, lau hilabeterako

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia errepideko lanak ikuskatzen egon da gaur (otsailak 21). "Proiektu hau martxan jarrita, mutrikuarren aldarrikapen historiko bati erantzun eta konponbidean jartzea lortu du aldundiak".

Olano, Oiarbide eta Lizardi, obra zuzendarirarekin batera.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/02/21

Errepidea apirilean itxiko zutela aste batzuk aurretik esan bazuten ere, oraingoan data zehaztu du Olanok: apirilaren 26a. Eta lehen errepidea hilabete gehiagoz itxita egongo zela esan bazuten ere, orain zehaztu dute lau hilabetez egongo dela itxita. Horrez gain, proiektu osoa 2020 urte hasierarako amaituta egotea aurreikusten dutela argitu dute.

Galtzada “gutxienez” zazpi metroaino zabalduko dutela esan du Olanok Mutrikuko Ondarbeltzeko aparkalekuan egin duen agerraldian. Eta aurretiaz esan zuten modura, jarduera nagusiak Ipitxarri bihurgunean eta Alkolea muturrean egingo dituztela berretsi du. “Lanak egin eta gero egongo den tunel berriari esker, azken puntu hori guztiz saihestuko da”. Oro har, proiektuari esker GI-638 errepidea “nabarmen hobetuko” dela gaineratu du.

Otsaileko lehenengo egunetan aurretiazko lanak egiten hasi zirela gaineratu du. “Momentu honetan Laranga auzorako sarbideen egokitzapena, soberakinen deposituen prestaketa eta ezpondetara iristeko pisten eraikuntza egiten ari dira”.

Errepide horretatik batazbeste egunean 6.000 ibilgailu pasatzen direla esan dute. “Horrez gain, Mutriku eta Deba lotzen dituen ia errepide bakarra da”. Hobekuntza lanak eginda, gidarien segurtasuna handitu eta herritarren bizi kalitatea hobetuko dela gaineratu du. Izan ere, errepidea hobetzeaz gain, egitasmoak oinezkoentzako bidea eta bide gorria egitea aurreikusten du. “Oinezko pasealekuarekin eta bide gorriarekin, herri hauetako biztanleak gure itsasertzeko paisaiaz gozatu ahal izango dute, ibilaldi osasungarriak eginez”.

Galbaixoko errepideko lanak Aste Santurako amaituta egongo direla esan du Olanok: “Lan horiek amaitu eta gero itxiko da kostaldeko errepidea. Horrek ez du inongo eraginik edukiko kostaldeko errepidea hobetzeko proiektuan”

Proiektu osoak 10 milioi euroko aurrekontua daukala gaineratu du ahaldun nagusiak. Zehaztapen horiek guztiak emateko, Olanok alboan eduki ditu Jose Angel Lizardi Mutriku alkatea eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatua.

Galbaixoko errepidearen inguruan lasaitasun mezua zabaldu nahi izan du Olanok. Izan ere, lur jausia gertatu zenetik, GI-3230 errepidea itxita dago; aldundia errepidea egoki jartzeko lanak egiten ari da. Kostaldeko errepidea itxita egongo den hilabeteetan ibilgailuak Galbaixotik pasatu beharko direnez, errepide horren egoerak kezka eragin du herritarren artean. “Gaur egun errepide horretan hiru esku hartze ari gara egiten, eta lan horiek guztiak Aste Santurako bukatuta egongo dira. Beraz, ez du inongo eraginik edukiko kostaldeko errepidea hobetzeko proiektuan”.

Alde batetik, lur jausia gertatu zen lekuan, kalteak konpontzeko larrialdi mailako esku hartzea egiten ari dira egiten. “Lan horiek Aste Santurako amaitzea espero da“. Horrez gain, Astigarribia auzoan galtzada zabaltzeko lanak ari dira egiten. Azkenik, errepide osoaren gainazalean dauden zuloak konpondu eta hobekuntzak ere egingo dituztela esan du.

Kostaldeko errepidea (GI-638) itxita egongo den hilabeteetan, luzera eta pisu mugak egongo dira Galbaixoko errepidean; kamioi eta autobus handiak ezingo dira handik pasatu. Bestalde, autobus lineek zerbitzua handik eskainiko dutela gogorarazi du Olanok. Horretarako, baina, zirkulazio baldintzak betetzen dituzten ibilgailuak erabiliko dituzte.

Mutriku-Deba errepideko lanen aurkezpena

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.