Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nahia Quincocesek bi urre lortu ditu Txinan

Bakarkako lasterketa eta lasterketa bertikala nagusitasun osoz irabazi ditu mendi eskiatzaile mendexarrak. Bi lasterketak irabazteko faboritoa zen, eta aurreikuspenak bete egin dira.

Nahia Quincoces probetako batean helmugaratzen. Argazkia: International Ski Mountaineering Federation
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mendexa
2019/02/21

Egunotan Munduko Mendi Eski Koparen laugarren jardunaldia ari dira jokatzen Txinako Jilin probintziako Beidahu herrian. Aurretik Austrian, Andorran eta Frantzian jokatu dira Munduko Koparen probak; Txinan lortutako garaipenak aurtengo Munduko Kopan lortu dituen lehen garaipenak izan dira Nahia Quincoces Altunarentzat.

Txinako txapelketari dagokionez, parte hartzaileek hiruz diziplinatan parte hartzeko aukera eduki dute. Bakarkako lasterketa, lasterketa bertikala eta esprint lasterketa. Lehen bi probetan urrea lortu ondoren, esprint lasterketan hirugarren urrea lortzeko aukera handiak ditu mendi eskiatzaile mendexarrak.

Eguaztenean [otsailak 20] jokatu zuten bakarkako lasterketa. Parte hartzaileek 1.460 metroko desnibel positiboko eta sei igoera eta jaitsierako zirkuitu bat bete behar izan zuten; tarteka egin behar izan zuten oinezko tartea ere oso teknikoa izan zen. Probari dagokionez, aurkari bakarraren aurka aritu zen; Na Zhang txinatarraren aurka, hain zuzen. Quincoces hasierako metroetatik aurrean jarri zen, eta proba nagusitasun osoz irabazi zuen. Zhang baino 26 minutu eta 49 segundo arinago helmugaratu zen.

Nahia Quincoces Txinako podiumean. Argazkia: ISMF

Nahia Quincoces Txinako podiumean. Argazkia: ISMF

Lasterketa bertikala, berriz, gaur [otsailak 21] bertan lehiatu du aurkari beraren aurka. 610 metroko desnibel positibodun 2,8 kilometroko lasterketa amaitzeko 26 minutu eta 4 segundo behar izan ditu mendexarrak; aurkariak baino 5 minutu eta 50 segundo gutxiago, hain zuzen. Bihar [otsailak 22], berriz, esprint lasterketari ekingo diote.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.