Mendexarrek Harora irteera egingo dute, martxoaren 9a
Irteeran izena emateko azken eguna martxoaren 6a da. Udaletxean edo Gotzoneri esanda izena eman ahal da.
Plaza de la Paz in the center of Haro, Capital of La Rioja wine region, Spain Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Mendexako Kuku-Habixa elkarteak Harora (Errioxa, Espainia) irteera egingo du martxoaren 9an. Egun osoko irteera izango da. Parte hartzaileak 08:30ean aterako dira, plazatik. 12:00etan bisita gidatua egingo dute, eta bazkaldu Arrope jatetxean egingo dutela aurreratu dute. Irteeran parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da; martxoaren 6a da azken eguna. Udaletxean edo Gotzoneri esanda izena eman ahal da; telefonoz ere deitu daiteke (94-684 21 06). Irteeraren prezioa: 45 euro.